XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(JOHN kartazalari begira gelditu da, mahai ondoan)

Ez naiz apustuzalea, baina apustua egingo dizut.

Zure istorioen truke.

JOHN : (Eseriz) Dirua eman behar didazu istorioak kontatzeagatik?

GAZTEA: Esan dut apustua egingo dugula.

Neuk irabaziz gero, zure bizitza kontatuko didazu.

Zeuk irabazita... (diru piloa atera du kartazaletik, ehuneko billetetan, eta mahai gainean ezarri du, zarataka) Horrekin berreskuratuko duzu zaldia, berreskuratu behar baduzu.

JOHN: Hara!

GAZTEA: (Billete bat kartazaletik atera eta bi hatzez eutsi dio JOHNen aurpegiaren aurrean) Kaixo esan Franklin jaunari!

Ezagutzen duzu aurpegia, ezta?

JOHN: Aspaldian ikusi gabe nago adiskide zahar hori.

Nondik atera duzu hainbeste ehuneko?

GAZTEA: Lan bat kobratu berria dut Kalifornian.

Esan dizut, beti kobratzen dut esku dirutan. Free-lance naiz-eta.

JOHN: Jota zaude! Hainbeste diru jokatuko didazu istorioen kontra?

GAZTEA: Ziur nago irabaziko dudala.

JOHN: Uste handia duzu zeure buruaz, ezta?

GAZTEA: (Liburu bat atera du poltsatik) Liburu honetan azaltzen dituzte jokoaren arauak.

Dena da matematika hutsa. (Isilunea)

Bai ala ez?

JOHN: Hona hemen karta berriak. (Poltsatik aterata, karta multzoa eskaini dio)